2012/10/13

Ikasle Grebaren bideo osatua (gazteiraultza.info)

Amurrion ere herri eskolak burutu zituzten ikasleek U12an


Amurrioko ikasle abertzaleak:

Gaur Amurrion burutu ditugun herri eskoletan 25 pertsona inguru bildu gara. Lehenik, gure historia propioa ikasteko tailer bat egin dugu (Nafarroako konkistaren ingurukoa), gero, gure herrian hispanitatea bezalako jai egun arrotzen iguruan hausnarketa bat. Honez gain, jolaserako tartea ere izan da, herri kirolak egin baitira institutuko frontoian.



2012/10/12

Herri eskola bateratua antolatu da Gasteizen



Gaur goizeko 9:00tan Gasteizko ikastetxe ezberdinetako ikasleak batu gara Gaztetxean gaur den jai egun arrotz honi intsumisioa egiteko, eta beraz herri eskolak antolatzeko asmoarekin. Gaurkoa ordea, herri eskola berezia izan da, normalean ikastetxeka egiten baitira. Gaurkoan Gasteiz mailakoak antolatzearen asmoa geneukan, errealitate ezberdinak konpartitu eta elkarrekin gure ikasle kritiko izaera lantzeko beharrezkoak direla uste dugun hainbat gai eztabaidatzeko.
9:00tan ordea, Gaztetxearen sarreran pilatu garenerako bisita genuen: 6 kotxe inguru zebiltzan bueltaka alde zaharretik eta azkenean Gaztetxe parean gelditu eta guri ez digute sartzen utzi. Hainbat ikasle identifikatu dituzte inolako arrazoirik gabe, gure motxilak miatu eta tailerretarako materiala erakutsarazi digute, materialetako batzuk kendu dizkigute eta hiru kide mehatxatu, erregistratu eta ia ordubetez izan dituzte erretenituak. Bertan bildutako 80 inguru ikasleok eurei DNIak itzuli arte itxarotea erabaki dugu, herri eskolen hasiera ordubete atzeratuz.
Hala ere hasierako probokazio hori kenduta edukiz ugariak izan dira gaurko herri eskolak: zapalkuntza, jendartea eta hezkuntzari buruzko eztabaida, Fracking aren inguruko hitzaldi-eztabaida, jolasak, kirolak... Ondoren deskantsu txiki bat eta hainbat pintxoren ondoren Pentsamendu Metodo Iraultzailearen inguruko tailerra izan dugu, eta azkenik gazte antolakunde berriaren sorrera prozesuaren aurkezpena egin dugu. Asanblada masiboa burutzeko asmoa ere bageneukan hasieran, baina atzerapenagatik azkenean atzeratzea erabaki dugu.

Hemen hainbat argazki aurkituko dituzue:












2012/10/11

Oztopoen gainetik AIARALDEAN ere Ikasle Greba arrakastatsua izan da

Ikasle Greba orokorra burutu da gaur, Aiaraldean ere. Oztopoak oztopo, Amurrio zein Laudioko ikastetxe ugaritako ikasleak kalera atera gara, Ikasle Abertzaleok Espainiako nazio zapalduetako beste ikasle antolakundeekin batera egindako deialdiarekin bat eginez. Espainiar Gobernutik inposatu nahi zaizkigun murrizketa ekonomiko basatiei eta erreforma atzerakoiei ezezkorik tinkoena azaldu diegu 12.00etan Laudion burutu den eskualdeko manifestazioan. Baina, ez dugu aldarri hutsean geratzeko asmorik! Bihar, Urriak 12, ez dugu ezer ospatzeko, bai ordea eraikitzeko! Gure eskola eredua eraikiko dugu Amurrioko institutuan burutuko diren herri eskoletan!!

(manifestazioan 150 bat lagun bildu gara, eta aipatzekoa da LABeko langileak ere agertu direla babesa emanez)










11x12ko lehen irudiak















Gasteizen Ikasle Grebaren jarraipenaren aurrerapena